XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udara datorrenean udalekuak piztu

EZIKO UDALEKUAN JOLASTU TA EZITU

Udara garaia etorri zaigu ta, besteak beste. Euzkadi`ko nexka-mutikoek, beren oporrak artuko dituzte.

Atzean geratuko dira beraz, agian, ez ain gogozko zitzaizkien ikasketak.

Ondartzara joateko ordua emen dago eta ortarako irrikak nabari dira gazteen artean; eta zer esanik ez atsedenaldi eta jolas giroaz.

Eta orduantxe ain justu ere, jartzen dira agirian Udalekuak.

Zenbait eta zenbait mutikok or aurkituko dituzte ezpairik gabe, beren ikastoletako jarraipen bat jolasbidez eta batez ere eziketa bidez.

Udaleku anitz dauzkagu emen Euzkadi`n, eta oietan geienbat saiatzen dana, ezpairik gabe EZIKO dugu.

Lagun talde batek osatutako Udalekua, alderdi politiko eta Instituzio ofizialen aldetik loturarik gabekoa.

Leen esan duguna, euskaldun eta abertzale talde batek bere bizkar gaiñean artutako zama astuna da EZIKO.

Baiñan noiz, nola eta zertarako sortu ote zan EZIKO?.

Ortarako bildu gera gaur EZIKO`ko arduradun batzukin, beraiek adierazteko uddaleku orren oiñarriak nondik nora dijoazen alegia.

Gu ez gera gaur goizean jaioak udaleku goraberetan, asten zaizkigu esaten, 1970`garreneko urtealdi aietan, gure erriko ainbat goraberetan sarturik genbiltzan.

Urte aietan EUSKAL UDALEKUAK ezagunak ziran eta beroien bidez amabostaldi batzuk antolatzen ziran, batez ere ikastoletako nexka-mutikoen artean, euskal giroan igaro zitzaten alegia oporraldietako zenbait egun.

EZIKO`ren eratzaille gelditu geranok, mogimendu artan lanean ibiliak giñan, bai guraso bezela edo ta baita begirale bezela ere.

- Baiñan noiz asi ziñaten EZIKO bezela txandak eratzen?.

- 1979`ko udaran ekin genion geure talde bereziak sortu ta txandak geure erara antolatzen.

- Une artan 155 nexka-mutil izan genituen udalekuan.

- Gero-ta geiago zabaltzen joan da EZIKO eta azken urteko udaran (1984) 870 nexka-mutil igaro ziran bertatik.

- Bestalde, esan bear da, lekurik ez, eta eskabide asko izan arren, daneri erantzuteko biderik ez genduela izan.

- EZIKO`k gaur egun zer alternatiba eskeintzen du zuek salatu dituzuten jokabide oker oien aurrean?

- Alde batetik, EZIKO`ren txandetan egiten dan guztia, gurasoeri argi ta garbi adierazten zaie, eta ez dugu iñolako gogo eta asmorik, nexka-mutikoak artarako edo onerako erabiltzeko.

- Guk, ain zuzen ere, eginalak egiten ditugu, nexka-mutikoen udaldiko egun berezi oiek, beren etxeko, lagunarteko, auzoko eta oizko bizitzarekin lotzeko.

- Erabiltzen ditugun bitartekoak bestalde, aski tradizionalak dira: jolasean eta lagunarteko beste jardunaldien bitartez saiatzen bai-gera, nexka-mutikoak beren burujabe izan daitezen: urkoaz arduratzen, beren buruak zaintzen, amabostaldia egiten duten auzo edo erriko gizon-emakumeak ezagutzen eta errespetatzen...

- Ori dena orrela esanda oso polita da eta ala gertatzen da, baiñan aurrera nola eramaten dituzutezuen asmo oiek? Esate baterako, begiraleak ondo ezita al daude ekintza oiek aurrera eramateko?.

- Ezer gabe (borondate onaz aparte oso gutxi genuan 1979`ean elkartu giñan guraso ta begiraleok) edo ta oso gutxirekin asi giñanok, gaur egun jabetzen gera, mogimendu aundi bat daukagula gure inguru eta gure esku artean.

- Eta ezertan izatekotan, ezkuntzarekin zerikusia duten lanetan du berebiziko garrantzia, arduradunen eziketa edo formazioak.

- Ain zuzen ere, EZIKO`ren kezkarik nabariena auxe izan da: txanda bakoitzeko arduradunak eta begiraleak bear bezela aukeratu eta gertutzea.